XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pedro santuaren egun honetan
zure aldarera ekarri ditugun eskaintzak;
egizu, lur honetako eragozpenak bazterturik,
Zu bakarrik izan zaitzagula gure aberastasun.
Zorionekoa, nagusia etortzean, erne aurkitzen duen morroia! Benetan diotsuet: bere ondasun guztien morroiburu ipiniko du, aleluia.
Jaunartze ondorengoajaunartze honen bidez indarberritu gaituzu;
egizu, Pedro santuaren bideari jarraituz
zure zerbitzari leial izan gaitezela
eta gure senideak maitasun aspergabez maita ditzagula.
Maiatzak 16
CORTONAKO SANTA MARGARITA, III. Ord.1247an Labianon (Italian) jaio zen. Gazte zelarik, eta bederatzi urtez, Montepulcianoko gizon batekin nabarmenkerian bizi izan zen.
Baina azkenik gizon hori hil egin zuten.
Bera, berriz, Cortonara joan zen.
Hirugarrendarren jantzia hartu eta, frantziskotarrak gidari zituelarik, biziera berri bati hasiera eman zion.
Elkar maitasunean eta, batez ere, gaixoen zerbitzuan emango du bere bizitza.
Horretarako, beste lagun batzuekin elkartu eta gaixoetxea eraiki zuen. Otoitzean eta penitentzian, eta Eukaristiaren eta Jaunaren nekaldiaren maitasunean nabari agertuko da beti.
1297an Cortonan hil zen. Benedikto XIII.ak santu mailara jaso zuen.